Bi kategoriatan bereiziko dira parte-hartzaileak: helduak (16 urtetik gorakoak) eta gazteak (15 urte artekoak). Sariak kategoria bakoitzean emango dituzte: bilduma onenarentzat, argazki onenarentzat eta alegiar batek egindako argazki onenarentzat.
Izena ematerako garaian jakinaraziko dituzte Rallyko gaiak zein izango diren. Derrigorrezkoa izango da argazkiak Alegian egitea, eta 08:45etik 14:00etara egindakoak bakarrik onartuko dira. Parte-hartzaileek 13:00etatik 14:00etara arte izango dute aukera argazkiak entregatzeko, Intxurre Elkartean bertan.
Ondoren, irabazleak jakinaraziko ditu epaimahaiak, eta Rallyan aurkeztutako argazkiak ikusgai egongo dira udazkenean antolatuko den erakusketan.
Dokumentu honetan irakur daitezke lehiaketaren oinarriak.