Kalebeherako festak ospatuko dituzte asteburuan

Ataria 2016ko irailaren 16a

Gaur arratsaldean hasiko dira Alegiako Kalebeherako festak. 19:00etan jaurtiko dute txupinazoa, eta igandera arte hainbat ekitaldi izango dituzte: pala txapelketa, txakolin dastaketa eta bertsolariak, besteak beste. 

EGITARAUA

IRAILAK 16, ostirala

19:00. Festa hasiera. Itxaferok, kabezudok…

20:00. Patata tortilla lehiaketa

21:00. Zahagiardoa. Ondoren, trikitilariak 

 

IRAILAK 17,  larunbata

12:00. Krosa

16:00. Pala txapelketa, ume jolasak eta zinta karrera

21:00. Zahagiardoa

22:30. Bertsolariak: Eli Pagola, Imanol Irazustabarrena, Iñigo Gorostazu, Mikel Artola eta Eñaut Martikorena. Ondoren, trikitilariak. 

 

IRAILAK 18, igandea

12:00. Herriko dantzariak

12:00. Txakolin probaketa. Sardina erreak jatea

14:30. Bazkaria

17:00. Esku pelota eta pala txapelketetako finalak

21:00. Zahagiardoa. Ondoren, mus txapelketa

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!