Alegiako kultur etxeak irailaren 12an irekiko du jardueretan izena emateko epea

Ataria 2016ko irailaren 5a

Kultur etxean eman behar da izena, 10:00etatik 13:00era eta 19:00etatik 21:00etara.

Alegiako Inaxio Begiristain Kultur eta Kirol Etxeak prest du 2016/2017 ikasturterako ikastaro eta jarduera eskaintza. Aerobic, gazteentzako zumba, hirugarren adinekoen gimnasia, gimnasia erritmikoa, pilates eta spinning jarduerak eskainiko dituzte.

Jarduera horietan izena emateko epea irailaren 12an, astelehena, irekiko da eta irailaren 16a, ostirala izango da azken eguna.

Dokumentu honetan jardueren inguruko informazio gehiago duzue: prezioak, ordutegiak, etab.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!