Alegiatik Tolosarako bidegorria gauez itxita egongo da abuztuaren 7tik 12ra

Ataria 2016ko abuztuaren 4a

Argazkia: Alegiako Udala

Gipuzkoako Foru Aldundiak mantenu lan batzuk egin behar ditu datozen egunetan Alegia eta Tolosa bitarteko bidegorri zatian.

Lan horiek gaueko 22:00etatik goizeko 6:00etarako ordutegian egingo dituzte eta eguneko gainontzeko ordu guztietan bidegorria zabalik eta normaltasunez erabiltzeko moduan egongo da. Baranda pintaketa egin behar dute eta lanak abuztuaren 7an hasi eta 12an amaituko dira. Data horretatik aurrera bidegorriak 24 orduz erabilgarri egongo da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!