Jolas berriez gain, zoladura ere aldatu da eta lehen zegoena baino malguagoa jarri da, erorketen kasuan inork min handirik hartu ez dezan. Bestetik, udalak garatzen duen Aurrekontu Parte Hartzaileen prozesuan herritarrek egindako eskaeretako bati erantzunez, adineko pertsonek ariketa ezberdinak egiteko aparailuak jarri dituzte. Honela, jarduera fisikoa eta aisialdia uztartzeko aukera eskainiko zaie adinekoei parkean bertan.