Alegiako Festak 2016

Inhar Urruzuno garaile Harri txikien Euskadiko txapelketan

Irati Saizar Artola 2016ko uztailaren 18a

Alegiako festen azken egunean herri kirolak izan dituzte ikusgai Larraitz auzoko plazan.

Aurtengoan, Harri txikien Euskadiko txapelketa jokatu da eta Inhar Urruzuno ondarrutarrak jantzi du txapela. Lau harri ezberdinekin, errektangularra, kopa, kubikoa eta borobilarekin egin dute saio bana eta altxaldi bakarreko aldeagatik eskuratu du garaipena bizkaitarrak. Guztira 104 jasoaldi egin ditu Urruzunok, 103 Aimar Irigoienek, 94 Hodei Iruretagoienak eta 87 Iñigo Izagirrek. 

Harri jasotzaileak burutu dituzten lanen artean, Joseba Otaegi eta Eneko Saralegi aizkolariek eskaini dute saioa. Bitartean plazan Joxelu Anaiekin dantza egiteko aukera izan da. Karmen jaiak hurrengo urtera arte agurtzeko, txintxarrien hotsarekin agurra egingo diete gaueko 00:00etan.  

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!