Alegiako Festak 2016

Ikusmina sortu dute goitibeherek

Ataria 2016ko uztailaren 16a

Alegiako I. Goitibehera Jaitsiera izan da arratsaldean, berritasuna festen barruan, eta ikusle ugari elkartu da ibilbidean.

Abiadura handia hartu dute zenbait ibilgailuk. Azkarrenak, esaterako, lehen txandan 46 km/h bataz besteko abiadura hartu du. Ibilgailu batzuen abiadurak ikusmina sortu du, eta baita modalitate ezberdinetako ibilgailuen diseinuak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!