Alegiako Festak 2016

Goiza adinekoentzat eta haurrentzat

Ataria 2016ko uztailaren 15a

Erretirodunentzako hamaiketakoa eta haurrentzako ekitaldiak izan dira, besteak beste, gaur goizean Alegiako festetan.

Dianarekin esnatu da Alegia, herriko txistulariek eta trikitilariek jarritako doinuekin. Ordu berean ibilaldia egitera joan dira Ikaztegieta aldera erretirodunak. Azken hauek hamaiketakoa zuten zain itzuli direnerako, eta udaletxearen arkupetan 65 inguru elkartu dira.

Bien bitartean saskibaloiko 3x3 txapelketa izan da jokoan eskolaren jolastokian. Bazkaldu aurretik, Markeliñe taldearen emanaldia ikusi, entzun eta bertan parte hartzeko aukera izan dute herriko txikienek.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!