Alegiatik hamaiketako berezia

Ataria 2016ko uzt. 15a, 13:38

Alegiako festetan murgildu da Ataria irratia, eta 'Hamaiketako' berezia egin du herriko plazatik. Hala, festetako hainbat protagonista izan ditugu gure mikrofonoetan, dianan kalez kale aritu diren musikariak, esaterako.

Horiekin batera, Amaia Saizar guraso elkarteko kidea, Marta Iraola Sutarri dantza taldeko kidea, Patxi eta Xanti erretirodunak, play back lehiaketan ariko diren Izaro, Lorea, Alexia, Araitz, Naia eta Izaro, Imanol Irazustabarrena, Jon Irazusta eta Xuma Aizpuru Bibalabirjen jaietako antolatzaileak eta Nati Murua eta Patxi Renobales festa batzordeko kideak izan ditugu.

Izaskun Lopetegi, Maria Elena Alustiza eta Rikardo Intxaustik osaturiko hirukotea aritu da gaurko egunez dianako doinuak zabalduz eta alegiarrak festarako ohartaraziz. Bada, plazan hasi eta bertan amaitu dute ibilalditxoa, gurean zuzenean peiza bat joz, eta tartean hainbat pasadizo kontatuz.

Amaia Saizar guraso elkarteko kidea da eta festetan gaztetxoenei zuzendutako ekitaldietan nola parte hartzen duten kontatu digu.

Sutarri dantza taldeko Marta Iraolak bezperako emanaldia nola joan zen azaldu digu, eta taldeak festetan duen parte hartzeaz ere hitz egin digu.

Erretirodunentzat hamaiketakoa izan dute goizean plazan, eta aurretik ibilalditxoa ere egin dute, Ikaztegietara joan-etorria eginez. Patxik eta Xantik kontatu digute nola egin duten eta festetarako zer asmo duten.

Playback lehiaketan ariko den neska taldea ere izan dugu gurekin, Izarok, Lorea, Alexia, Araitz eta Naiak osatua, hain juxtu.

eta kantatu ere kantatu digute.

Bibalabirjen jaien inguruan aritu zaizkigu Imanol Irazustabarrena, Jon Irazusta eta Xuma Aizpuru.

Patxi Renobales eta Nati Murua jai batzordeko kideak izan ditugu. eta festetako ekitaldi garrantzitsuenak zeintzu diren azaldu digute. Horrekin batera, festa batzordean parte hartzera deitu dituzte herritarrak.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!