Alegiako jaiak direla eta Lurraldebuseko autobusen geralekuak aldatu egingo dira jaietan. Gauzak horrela, autobusak Fabrensa industrialdeko Alegi Pentsuak-en parean geratuko dira. Larunbat gauean ere izango dira autobusak Alegiara etortzeko, baita etxera itzultzeko ere.
Alegiatik Amezketara ondorengo orduetan abiatuko dira autobusak: 23:40, 1:10, eta 2:40. Tolosa aldera, berriz: 00:10, 1:35, eta 3:05. Uztailaren 14an, 18:00etatik hasita jarriko da indarrean neurri hau, eta uztailaren 17ra arte luzatuko da.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?