2016/06/11 09:30

Ibaia auzolanean garbitzeko deia

Ibaia auzolanean garbitzeko deia
Udaletxea, Alegia

Alegiako Udalak herriko ibaiak auzolanean garbitzeko deialdia egin du. Garbiketan lagundu nahi dutenei arropa zaharrekin eta katiuska edo oinetako zaharrekin agertzea gomendatzen diete. Eskularruak eta lanerako tresneria udalak jarriko ditu, baina norbaitek etxean eskularruak balitu, eramateko deia egiten zaio.

Eguerdira bitartean egingo dute lehen saioa. Geldialdi bat egin eta mokadu bat jarriko du udalak. Arratsalde partean beste saio txiki bat egin eta amaitutzat emango da auzolana.

Hizkuntza: Euskara

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!