Ospakizunekin amaitu du denboraldia Intxurrek

Asier Imaz 2016ko maiatzaren 26a

Intxurre Kirol Kultur Elkarteak denboraldi amaierako festa egin zuen larunbatean, zahagi ardoaren bueltan. Ondoren, jokalariek sariak jaso zituzten.

Afalostean, futbol talde bakoitzeko jokalari «erregularrenak» saria jaso zuen. Erregional mailan Aitor Altuna izan zen irabazlea; jubenil mutiletan, Iñigo Otamendi; nesketan, aldiz, Amaia Otamendi; kadeteetan Xabier Yuberos eta infantiletan Aitor Aramendi eta Lide Alustiza.

Denboraldi berria irailean hasiko dute Intxurrekoek. Orduan ikusiko da zenbat talde osatzen dituzten.

Argazkiak: Patxi Renobales

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!