Alegiako festetako kartela eta logoa aukeratzeko ordua da

Imanol Garcia Landa 2016ko maiatzaren 26a

Alegiako Udalak antolatu duen Karmen jaietako kartel eta logo lehiaketa bere azken fasera iritsi da. Lehiaketa horretara aurkeztu direnen lanak ikusgai daude Erretirodunen tabernan. 

Orain herritarrek euren botoen bidez erabakiko dituzte irabazleak. Kartel lehiaketarako sei lan aurkeztu dira eta logo lehiaketarako zazpi.

Hamasei urtetik gorakoek parte hartu ahalko dute bozketan. Horretarako prestaturiko fitxa bete behar dute, gustuko kartel eta logoaren zenbakia jarriz, norberaren datuekin batera. Pertsonako boto bakar bat eman ahal izango da. Boto emaile guztien artean gazta bat zozkatuko da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!