'Bajao' argazki erakusketa ikusgai hilaren 13a arte

Ataria 2016ko maiatzaren 5a

'Bajao' erakusketaren argazkietako bat.

Bajao argazki erakusketa ikusgai izango da gaurtik hasi eta hilaren 13ra bitartean kultur etxean, Alegiako Udaleko Kultura batzordeak antolatu duen udaberriko kultur egitarauaren barruan.

Agurtzane Belauntzaran berrobitarrak eta Pedram Yazdanik prestatutako erakusketa da Bajao eta izen bereko Indonesiako etniaren bizimodua du oinarri. Ur gaineko nomadak bezala ezagutzen dira eta beraien bizimoduaren berri ematen dute Belauntzaranek eta Yazdanik argazkietan.

Gaur eta datorren ostegunean, hilaren 12an, bisita gidatuak izango dira 19:00etan eta gaiaren inguruan prestaturiko 9 minutuko dokumentala ere eskainiko da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!