Tomateari buruzko tailerra emango du Furgobaratzak, bihar

Ataria 2016ko apirilaren 14a

Furgobaratzatik tailerra emango dute bihar, ostirala, 17:30etik 19:00etara, Alegiako Beloztegi herri baratzeen gunean. 

Tomatea, baratzeko erregina izeneko tailerra izango da, eta doakoa. Horrela, betiko zerbitzuak emateaz gain, hilabete honetan herri baratzetara egiten ari den bisitetan tomate landarearen zainketa ekologikoaren inguruko tailer praktikoa ematen ari da. Tailerrera joaten diren erabiltzaileen artean tomate barietate desberdinetako landareak banatuko dituzte.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!