Alegiako festetako kartel eta logotipo lehiaketan parte hartzeko epea, zabalik

Ataria 2016ko apirilaren 6a

Maiatzaren 13a baino lehen, kultur etxean aurkeztu beharko dira festak iragartzeko kartelak eta logotipoak. Kartel irabazlea jaietako egitarauaren azala izango da eta logotipoa jaiekin lotura duten agerkarietan agertuko da.

Lehiaketan 12 urtetik gorako edonork hartu ahal izango du parte. Teknika librea erabili ahal izango da, hau da, eskuz zein formatu digitalean aurkeztu daitezke lanak, baina azken aukera hau hautatzen dutenek lanak gutxienez 300 ppiko bereizmenarekin aurkeztu beharko dituzte. Kartelek A3 tamaina izango dute eta logotipoek 21x21ekoa.

Lanek derrigorrez Alegiako festak 2016 testua izan beharko dute eta jaien ezaugarri, irudi edo lemaren bat ere adierazi beharko dute. Koloretan aurkeztuko dira eta aurrez beste inon aurkeztugabeak izan beharko dute.

Aurkezterako garaian, gutun azal itxi batean egilearen datuak aurkeztuko dira lanarekin batera. Egilearen izen-abizenak, helbidea, telefonoa eta adina. Gutun azalaren kanpoaldean eta atzean berriz, egilearen goitizena jarriko da eta kartelerako edo logotiporako aurkezten den zehaztuko da.

Herritarrak izango dira beraien bozen bidez irabazleak aukeratuko dituztenak. Saria ere izango dute. Kartel onenak eta logotipo onenak sari bana izango dute eta bi kasuetan berdina izango da: Eizmendi jatetxean bi lagunentzako afaria eta 100 euroko saria. Aurkezten diren lan guztiekin erakusketa bat antolatuko du Udalak.

Festa batzordetik dei egin zaie herritarrei eta lehiaketan parte hartu nahi dutenei beraien lanak prestatu eta aurkeztera.

LEHIAKETAREN OINARRIAK

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!