Artolak finalerdietan sartu du burua

Asier Imaz 2016ko martxoaren 6a

Atzo, Iruñeko Labriten, 22-21 galdu zuten Artola-Albisuk Irujo-Rezustaren aurka; gaur, Altsasun, Ezkurdia-Barriolak ezin izan dute garaipena lortu, 22-20 galduz Bengoetxea VI-Untoriaren aurka.

Kalkulagailuaren laguntzarekin, baina, Iñaki Artola finalerdietan da. Lehen Mailako Binakako Txapelketaren ligaxkako azken jardunaldia benetan borrokatua izan da. Hirugarren eta laugarren postu erabakigarriak airean zeuden; hiru bikote bi posturen borrokan. Azkenean, Bengoetxea VI-Untoriarentzat eta Artola-Albisurentzat izan dira finalerdietako azken bi txartelak. Hain juxtu, elkarren aurka jokatuko dute bikote horiek igandean. Ondoren, beste bi partida jokatu beharko ditu bikote bakoitzak. Finalerdietako ligaxkan lehen bi postuetan gelditzen direnak pasako dira finalera.

 

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!