Festa batzordeak martxoaren 1ean du lehen bilera

Ataria 2016ko otsailaren 25a

Alegiako festa batzordeak asteartean, martxoak 1, egingo du Alegiako jaiak antolatzeko lehen bilera, 20:00etan, kultur etxean.

Batzordeko ateak zabalik daude herritar guztientzat, eta ideia edo proposamenen bat duen edonork bertan helarazi ahal izango du.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!