Artolaren partida borobila

Ataria 2016ko urtarrilaren 25a

Iñaki Artolak partida borobila jokatu du Tolosako Beotibar pilotalekuan. 15 tanto egin ditu, eta ez du bakarra ere galdu.

Horrez gain, aurrelari handi baten seriotasuna erakutsi du, eta argi, Oinatz Bengoetxea baino gehiago izan da. Hala eta guztiz ere, leitzarrak uneoro pilotari arriskutsua dela erakutsi du; txispa berezia dauka. Garaipen honekin, sei jardunaldiren faltan, bosgarrenari hiru partidako aldea ateratzen die Artola-Albisuk. Finalerdiak, beraz, esku eskura dituzte. Beotibarren jendetza elkartu da, eta 58 minutu iraun duen partidaz gozatu dute. Gorriek egin dute lehen tantoa, baina jarraian, Artolak hiru tanto egin eta 1-3 jarri dute markagailua. Launako eta bosnako berdinketen ondoren, urdinek aurrea hartu dute berriro, baina Oinatz Bengoetxeak bere maila erakutsi eta 12-8 jarri dira aurretik. Leitzarraren momentu onenak izan dira: artista! Atsedenaldiaren bueltan dena aldatu da, eta Artola izan da jaun eta jabe. Jokoa dominatzen hasi da alegiarra, eta horrez gain, tantoa erraz amaitzen. Amaieran, 13-22, eta zaletuen txalo zaparrada.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!