Zozketa bereziaren zenbaki sariduna 3.028 da

Ataria 2016ko urtarrilaren 11

Alegiako merkatarien taldeko ordezkariak Eguberrietako zozketa bereziaren kartelarekin.

Alegiako merkatarien taldeak antolatutakoa da, eta zenbaki sariduna duenak 100 euroko opari-txekea jasoko du.

3.028 zenbaki sariduna Route 33 Gourmetek banatu du. Beste bi opari-txeke ere zozketatu ziren, hauek 50 eurokoak, abenduaren 23an. Horietako bat 1.342 zenbakia da, Aliproxek banatua, eta bestea 2.236 zenbakia, Landa-Enea okindegiak banatutakoa.

Duela urte luze bat Alegiko hogeita bi saltoki desberdin salmentak dinamizatzeko ekintza eta oparien zozketa desberdinak antolatzen hasi ziren. Ekintza hauek eta taldea sendotzen joan dira denbora pasa ahala, eta horren adierazle da Eguberri garairako antolatu diren opari-txekeen zozketak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!