Autobus zerbitzuan aldaketak, datozen egunetako ospakizunak direla eta

Tolosaldeko Ataria 2015ko abe. 23a, 10:38

Herri guztiko geraleku bakarra Fabrensa industriaguneko Alegi Pentsuak lantegiaren parean izango da egun jakin batzuetan.

Gabonetako hainbat ospakizun direla eta, Lurraldebusek Alegian eskaintzen dituen zerbitzuek aldaketa batzuk izango dituzte egun jakin batzuetan. Egun horietako autobus zehatz horiek, Fabrensa industriaguneko Alegi Pentsuak lantegiaren aurrean izango dute herri guztiko geraleku bakarra. Hauek dira egunak eta lineak:

Abenduak 24: Olentzero eta Mari Domingiren etorrera. Tolosatik 18:10ean eta Abaltzisketatik 18:35ean abiatzen diren autobusak.

Abenduak 31: San Silvestre krosa. Tolosatik 16:20an eta Abaltzisketatik 16:45ean abiatzen diren autobusak.

Urtarrilak 5: Erregeen desfilea. Tolosatik 18:10ean eta 19:10ean, eta Abaltzisketatik 18:35ean eta 19:35ean abiatzen diren autobusak.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!