Eguberrietan, ekitaldiz ekitaldi

Imanol Garcia Landa 2015eko abenduaren 18a

Eguberrietako egitarau oparoa antolatu dute Alegian, eta dagoeneko lehenengo ekitaldiak egin dira. Kultura batzordetik laguntza eskatu dute abenduaren 24ko Olentzero eta Mari Domingiren etorrera eta urtarrilaren 5eko erregeen desfilea antolatu eta aurrera eramateko. Izena kultur etxean eman daiteke.

Egitaraua

ABENDUAK 19, BIHAR

19:30. Elizan, organo kontzertua Esther Iñiguez eta Alize Mendizabalen eskutik.

ABENDUAK 20, ETZI

10:00-14:00. Aralar institutuko ikasleek antolatutako merkatu txikia, plazan.
17:00. Zinema: Olentzero eta oparien ordua.

ABENDUAK 22, ASTEARTEA

17:00. Zineman, Katekesis taldeak prestatutako antzerkia: Jesusen jaiotza.

ABENDUAK 23, ASTEAZKENA

19:45. Txintxarri txiki eta Txintxarri abesbatzen kontzertua.

ABENDUAK 24, OSTEGUNA

11:00. San Juan eskolako ikasleak abesten kaleetan zehar.
18:30. Olentzero eta Mari Domingiren etorrera. Eskola aurrean itxarongo zaie. Txintxarri abesbatza kantari ibiliko da.

ABENDUAK 25, OSTIRALA

11:15. Txintxarri abesbatza kantuan meza nagusian

ABENDUAK 26, LARUNBATA

19:00. Bulebarren, Ametsen kriseiluak Gure Esku Dagoren ekimena.

ABENDUAK 27, IGANDEA

17:00. Zinema: Polar express.

ABENDUAK 28, ASTELEHENA

10:00-13:00. Haurrentzako ekintzak, Gaztelukokoek antolatuta. Azken eguna gaur izena emateko kultur etxean.
15:30. Gabonetako pilota topaketak (sailkapenak).

ABENDUAK 29, ASTEARTEA

16:00. Gabonetako pilota topaketak (sailkapenak).

ABENDUAK 30, ASTEAZKENA

16:00. Gabonetako pilota topaketak: finala Ikaztegietan.

ABENDUAK 31, OSTEGUNA

16:00. VI. San Silbestre herri krosa. Izena emateko: abenduaren 23a arte kultur etxean eta egunean bertan.
19:00. Euskal preso eta iheslariak etxera lelopean manifestazioa.

URTARRILAK 1, OSTIRALA

11:15. Txintxarri Abesbatza kantuan meza nagusian.
12:15. Udal hautetsiek mandarinak eta intxaurrak banatuko dituzte plazan.

URTARRILAK 4, ASTELEHENA

10:00-13:00. Haurrentzako ekintzak, Gaztelekukoek antolatuta. Azken eguna gaur izena emateko.

URTARRILAK 5, ASTEARTEA

18:30. Erregeen desfilea.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!