28 urte eta milaka arrazoi ospatzeko

Maier Ugartemendia 2015eko abenduaren 12a

Alegiko gaztetxea urteurrena 2015 1 1449937379555
Alegiko gaztetxea urteurrena 2015 10 1449937383159
Alegiko gaztetxea urteurrena 2015 3 1449937380452
Alegiko gaztetxea urteurrena 2015 4 1449937380861
Alegiko gaztetxea urteurrena 2015 5 1449937381206
Alegiko gaztetxea urteurrena 2015 6 1449937381587
Alegiko gaztetxea urteurrena 2015 7 1449937381965
Alegiko gaztetxea urteurrena 2015 8 1449937382371
Alegiko gaztetxea urteurrena 2015 9 1449937382769
Alegiko gaztetxea urteurrena 2015 2 1449937380056
Alegiko gaztetxea urteurrena 2015 11 1449937383591
Alegiko gaztetxea urteurrena 2015 12 1449937383969

Alegiako gaztetxeak 28 urte betetzen ditu aurten eta urteurrena ospatzeko ekimenak ospatzen ari dira astebururo bertan; gaur babarrun jatea izan dute, eta gauean Xaiko, Skasti eta Ziribulio taldeek kontzertuak eskainiko dituzte

Gaurko egunari herriko pilota txapelketako finalarekin eman diote hasiera. Ondoren, bertso poteoa izan dute, eta 15:00ak inguruan 100 pertsona baino gehiago bildu dira gaztetxean babarrun jaterako. Bazkalostea girotzeko Pottoka taldeak kontzertua eskaini du, eta arratsaldeko poteoa girotzearen arduraduna herriko txaranga izango da. Gauean, berriz, Iñigo Ormazabal gaztetxeko kideak azaldu digun bezala "kartelera potentea" osatu dute eta Xaiko, Skasti eta Ziribulio Sound taldeak ariko dira.

Abenduan izaten dute urteurreneko ospakizuna, eta urte osoan zehar hainbat ekitaldi antolatzen dituzten arren, abenduko ekimenak urteari amaiera emateko eta gaztetxean lanean aritzen direnei "sari" bezala emateko aprobetxatzen dute.

Urteurrenean playback-a, kontzertuak, hitzaldiak, txapelketak, etab. antolatu dituzte, eta Ormazabalen esanetan herriak erantzun egiten du: "Herri honek gauza bat du ona, gauzak antolatzen dituzu eta herriak beti erantzun egiten du. Alegiak hori du ona.". Gainera, urtetik  urtera erantzun "hobea" izaten dutela dio. Horren erakusle, iaz babarrun jatean 70 pertsona inguru biltzea, eta aurten 100 pertsona baino gehiago izatea.

28 urtetan Alegiako gaztetxeak "bere igoaldiak eta jaitsialdiak" izan ditu Ormazabalen esanetan, eta duela urte batzuk "nahikoa pattal" ibili bazen ere, orain "haize berri eta freskoak" sartu direla uste du, eta orain "goraldia" nabarmentzekoa dela dio: "28 urte pasa eta gaztetxea bizirik dagoela ikustea gustagarria da". Hala ere, aurrera begira bizirik jarraitzeko ere "egunez egun" lanean jarraitzeko asmoa dute.

Gaurkoa "egun potoloa" izan badute ere, hilabete osoan zehar jarraituko dute ekitaldi ezberdinekin. Gaztetxeko atea "denentzat beti zabalik" egoten dela dio Ormazabalek, eta horregatik herritarrak zein kanpokoak bertara joatera gonbidatu ditu.

Egitaraua

Abenduak 12, larunbata

11:00. 7e pasa pilota txapelketako finala.

12:30. Bertso poteoa.

14:30. Babarrun jatea. Jarraian Pottoka taldearen kontzertua.

22:00. Kontzertua: Xaiko, Skasti eta Ziribulio.

Abenduak 16, asteazkena

19:00. Juantxo Agirreren hitzaldia: Amaiur eta Iturissa gune arkeologikoak.

Abenduak 17, osteguna

19:00. Hitzaldiak: Alex Sukia eta Joseba Iztuetaren Ametsetatik gailurretara eta Andoni Arregi eta Peru Ortizen Alpeetara bidaia.

22:00. Ping-pong txapelketa.

Abenduak 18, ostirala

22:00. DJ Session.

Abenduak 19, larunbata

22:00. Mus txapelketa.

Abenduak 23, asteazkena

19:00. Hitzaldia Siriaren inguruan, Karlos Zurutuzarekin: Zer gertatzen da Ekialde Hurbilean?

Abenduak 26, larunbata

16:00. Umeen eguna. Txokolate jatea eta jolasak.

Abenduak 28, astelehena

22:00. Play Backa.

Abenduak 30, asteazkena

16:00. Gaztetxeari buruzko tertulia, eta argazki eta batallita bilketa.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!