Intxurre, bosgarrenez txapeldun

Ataria 2015eko irailaren 16a

Segurako Futbol Taldeak antolatzen duen Kobatours txapelketa irabazi du Alegiako taldeak. Txapelketan irabazten duen bosgarren aldia da jarraian.

Hain zuzen, duela bost urte hasi ziren Segurako eta Alegiako bi kluben arteko txapelketa hau antolatzen, eta edizio guztietako txapeldun izan da Intxurre.

Bi klubetako talde guztiek jokatzen dute elkarren aurka, eta hiru nagusienen emaitzak kontuan hartuta, txapelduna erabakitzen da. Aurten bost neurketa jokatu zituzten, eta horietatik hiru irabazi zituzten, bat berdindu eta bestea galdu. Hauek izan ziren emaitzak:

Infantil txiki: Segura 4 - 1 Intxurre
Infantilak: Segura 0 - 4 Intxurre
Kadeteak: Segura 1 - 3 Intxurre
Jubenilak: Segura 2 - 5 Intxurre
Erregionalak: Segura 1 - 1 Intxurre

"Aukera bikaina da guretzat, horrelako txapelketetan normalean ez dugulako jokatzen. Horregatik, Segurako taldeari eskertu beharrean gara" azaldu du Patxi Renobales, Intxurreko ordezkariak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!