Alegiako kultur ikastaroetan izena emateko epea, zabalik

Tolosaldeko Ataria 2015ko ira. 15a, 17:56
Argazkia: Alegiako Udala

Urrian hasiko dira ikastaro hauek, eta datorren asteazkenera, hilaren 23ra, bitarte egongo da izena emateko aukera.

Inaxio Begiristain Kultur eta Kirol Etxean emango dira jarduera hauek urriko lehen astetik aurrera. Izena emateko aukera zabalik da, eta interesa dutenek 10:00etatik 13:00era, eta 19:00etatik 21:00etarako ordutegian eman ahal izango dute izena. Hauek dira eskainiko diren jarduerak:

Jarduera

Egunak

Ordutegia

Hasiera

Aerobic

Astelehena, asteartea eta osteguna

 

19:00-20:00

Urriak 1

Aerobic junior (12 urtetik aurrera)

Asteartea eta osteguna

17:00-18:00

Urriak 1

Hirugarren adinekoen gimnasia

 

Astelehena, asteazkena eta ostirala

 

11:00-12:00

Urriak 2

Gimnasia ritmikoa (6 urtetik aurrera)

Ostirala

17:00-18:00

 

Urriak 2

Pilates

 

Asteartea eta osteguna

16:30-17:30

Urriak 1

Spinning

Astelehena eta asteazkena

10:00-11:00

18:30-19:30

Urriak 5

 

Informazio gehiago nahi duenak 943 65 46 98 telefonora deitu dezake edo kultura@alegia.net epostara idatzi dezake.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!