Haur, gazte eta helduen bilgune, Alegiako Kalebehera

Eneritz Maiz 2015eko irailaren 12a

Eguna lasterka hasi eta bertsolariak entzunez amaituko dute Kalebeheran. Tartean, ordea, haurrek ederki pasa dute arratsaldea joko ezberdinetan parte hartuz. Pala partida ugari ere jokatu dira bertako pilotalekuan.

Hutsik egiten ez duen zahagi ardoa izango dute alegiarrek, eta ondoren Vinylofest. Norberak bere biniloak eramateko aukera du, eta nahi duen kanta entzun ahal izango du.
23:00ak aldera izango da bertsolarien txanda: Haritz Mujika, Oihana Iguaran, Iñigo Gorostarzu Etxorde, Imanol Irazustabarrena, Unai Mendizabal eta Mikel Artola.

Ondoren, trikitilariak hasiko dira gaua alaitzen.

Bihar, hilak 13
12:00. Herriko dantzariak.
12:00. Txakolin dastaketa eta sardina erreak.
14:30. Bazkaria.
17:00. Esku pilota eta pala txapelketetako finalak, zahagiardoa eta mus txapelketa.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!