Bururik gabeko buruhandiekin hasi dira Kalebeherako festak

Eneritz Maiz 2015eko irailaren 11

Alegiako Kalebeherako festak 19:00ak pasata hasi dira. Oraindik orain, prestaketa lanetan ari zirela agertu dira festak hasi direnaren iragarle izan ohi diren bururik gabeko buruhandiak.

Buruhandien korrika saioek aztoratu dute Kalebeherako plaza. Umeak alde batera eta bestera ibili dira. Kolpe ederrak ere jaso dituzte 'Pilotari' buruhandien eskutik.

Patata tortillak afalduko dituzte, eta trikitiaren erritmora egingo dute dantzan Alegiara gerturatzen direnek.

 

BIHAR, IRAILAK 12

12:00. Krossa.

16:00. Pala txapelketa.

16:00. Ume jolasak.

Zinta Karrera eta Zahagi ardoa.

22:30. Bertsolariak: Haritz Mujika, Oihana Iguaran, Etxorde, Imanol Irazustabarrena, Unai Mendizabal, Mikel Artola

Ondoren, trikitilariak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!