Ostiralean hasiko dira Kalebeherako festak

Ataria 2015eko irailaren 9a

Larunbatean bertso saioa izango da Harituz bertso elkarguneko kideekin.

Iraila iritsita, Alegiako Kalebeherako festen garaia ere iritsi da. Hiru egunez, bihar hasita, iraungo dute festek. Hainbat ekitaldi antolatu dituzte jaietarako, eta egunero zahagiardoa izango da iluntze aldera.
Beste ohiko ekitaldia Kalebeherako pilotalekuan egiten diren txapelketak dira eta aurten ere jokoan izango dira. Finalak igandean egingo dira.
Bertso saio interesgarria ere antolatu dute, eta larunbat gauean jarri. Bertan eskualdeko sei bertsolari ariko dira, guztiak Harituz bertso elkarguneko kideak. Gainera, horietatik bi herrikoak dira: Imanol Irazustabarrena eta Mikel Artola. Giro faltarik ez da izango, beraz, Kalebeherako festetan.

Egitaraua

Irailak 11, ostirala
19:00. Festa hasiera. Suziriak, buruhandiak…
20:00. Patata tortilla lehiaketa, zahagiardoa eta trikitilariak.

Irailak 12, larunbata
12:00. Krosa.
16:00. Pala txapelketa.
16:00. Ume jolasak eta zinta karrera. Ondoren, zahagiardoa.
19:00. Vinylofest: norberak bere biniloak emateko aukera du eta nahi duen kanta jarri.
23:00. Bertsolariak: Haritz Mujika, Oihana Iguaran, Iñigo Gorostarzu Etxorde, Imanol Irazustabarrena, Unai Mendizabal eta Mikel Artola. Ondoren, trikitilariak.

Irailak 13, igandea
12:00. Herriko dantzariak.
12:00. Txakolin dastaketa eta sardina erreak.
14:30. Bazkaria.
17:00. Esku pilota eta pala txapelketetako finalak, zahagiardoa eta mus txapelketa.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!