Alegiako karmenak 2015

'Hain gora, hain trebe, izateko libre'

Itzea Urkizu Arsuaga 2015eko uztailaren 18a

Haurren eguna da gaur Alegiako karmenetan, eta eskolako patioa oasi txiki bat bilakatu da txintxarri txikienentzat.

Futbolina, txirrista, puzgarria, baloi erraldoia eta trebezia lantzeko jokoa. Denetik izan dute, gaur, Alegiako nahiz kanpoko neska-mutilek, eskolako patioan. Urtxintxak abestiak zioen moduan, gora eta trebe, besterik ez zuten nahi, oinutsik jauzi egin eta beroak ia axola ez duen une horietan.

Haur sahararrek ere gozatu ederra hartu dute goizean, alegiarrekin batera jolastuz, eta irudi polita utzi dituzte gaztetxoek.

Arratsaldean, 16:30etik aurrera, berriro zabalduko dute jolasen gunea.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!