Alegiako karmenak 2015

Karmenetako bizigarririk onena, sagardoa

Itzea Urkizu Arsuaga 2015eko uztailaren 18a

Urteroko sagardo dastaketak hartu du, gaur eguerdiz, Alegiako plaza.

Sagardoak bere du jendea erakarri eta elkarrizketak sortzeko gaitasuna. Hori gaurko eguraldiarekin batuz gero eta, areago, txistorra pintxo tentagarrien zaporearekin, sagardo dastaketa hitzordu perfektu bilakatzen da Alegiako karmenetako azken txanpan.

Haur, gazte, heldu eta zahar elkartu dira bertako sagardogileen lana dastatzeko, eta Unsain anaia trikitilarien saioa ere lagun izan dute txintxarriek, eguerdia girotuz. Bihar amaituko dira aurtengo Karmen jaiak, baina egitarau oparoa dute, oraindik, uztaileko jaiez gozatzeko.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!