Alegiako karmenak 2015

Karmen eguna dantzaz girotu du Sutarri taldeak

Imanol Garcia Landa 2015eko uztailaren 16a

Jende ugari erakarri du herriko dantza taldeak eguerdian plazan egindako emanaldira.

Arratsaldeko haur jokoen eta kuadrillen arteko herri kirol lehiaketaren aurretik, goizean Sutarri dantza taldeak emanaldi ederra eskaini du. Karmen egunean egiten du dantza saioa herriko taldeak eta gaurkoan ere jende ugari erakarri du plazara.

Hainbat talde ditu Sutarrik bere barruan, adinaka mailakatuta, eta gaurkoan ere dantzari guztiek parte hartu dute, askotariko dantzak eskainiz. Ederki txalotu dute plazan bildutako herritarrek dantzarien ikuskizuna.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!