Alegiako karmenak 2015

Hasi dira txintxarri soinuko festak

Ataria 2015eko uztailaren 15a

Lukas Lasak urduritasun puntu batekin eutsi dio festen hasierari. Berak izan du txupinazoa botatzeko ohorea, eta baita ere txintxarria jaisteko ardura. Baina benetan bere saltsan ikusi dugun unea haurrei gozokiak banatzerakoan izan da. Plazara jaitsi da eta beste bi lagunekin gozokiak banatu ditu.

Ez du Lasak mikrofonoa eskuetan hartu. Unai Iraola alkateak hitz egin du eta Alegiako Udalaren partetik eskertu dio Lasari 64 urte hauetan festetan egindako lan guztia. Aurretik, kartel eta logo lehiaketako sari banaketa egin dute balkoian bertan. Felix Irazustabarrenak jaso du festetako kartelarena, Maria Karrerak logoarena, eta Constanza Contreras ikasleak kontrazaleko lehiaketarena.

Jende ugari elkartu da herriko plazan festei hasiera emateko. Erraldoi eta buruhandien konpartsak, dultzaineroen musikarekin, girotu ditu txupinazoaren aurreko uneak. Festaren hasierarekin batera, elkarretaratzea egin da plazan preso eta iheslarien eskubideen alde.

Txupinazoa bota eta gero, Loatzo txarangak alaitu du giroa, eta Bibalabirjen jaietan sagardo dastaketa hasi da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!