Altzoko Tipulek penaltietan irabazi dute, partidan bina egin ondoren Amezketako Elbiek taldearen aurka. Zazpi talde aritu dira lehian, eta finalistez gain Alegiako lau talde eta Abaltzisketako bat aritu dira.
Helduen mailan partida bizia izan da, eta azkenean L taldeak irabazi du, 4-3 emaitzarekin Intxotxo taldearen aurka. Bi taldeek Bibalabirjen jaietako kamisetak izan dituzte soinean.