Alegiako karmenak 2015

Karmen jaietako egitaraua

Tolosaldeko Ataria 2015ko uzt. 10a, 12:51

Alegiako karmenak uztailaren 15ean hasi eta 19an bukatuko dira. Lukas Lasak botako du festei hasiera emango dieten txupinazoa.


Asteazkena, uztailak 15

16:30. Futbitoko finala, Santos Torneoa (haurrak).
18:00. Futbitoko finala, Santos Torneoa (helduak).
18:30. Kartel lehiaketan parte hartu duten marrazkien erakusketa udaletxeko arkupetan.
18:30. Ordiziako erraldoi eta buruhandiekin, herriko txistulari eta trikitilariekin eta Giroarte dultzaina taldearekin kalejira Larraitz auzotik plazaraino.
19:00. Kontzentrazioa plazan Euskal preso eta iheslariak etxera lelopean.
19:00. Txupinazoa Lukas Lasaren eskutik. Jarraian, txintxarriaren jaitsiera, jaien hasiera iragartzeko.
19:30. Loatzo Musika Eskolako txaranga kalez kale ibiliko da.
21:00. Zahagiardoa plazan.
22:30. Imuntzo eta Beloki taldearen eskutik dantzaldia plazan.

Osteguna, uztailak 16
09:00. Giroarte dultzaina taldeak alaituriko diana.
12:30. Alegiako Sutarri dantza taldearen emanaldia herriko plazan.
16:30. Umeen jolasak eskolako patioan Gaztelekukoek prestatuta. Ondoren Txokolatea patioan.
18:00. Funes Van, The Funes Troup taldearen kale antzerkia plazan.
19:45. Txistularien Alardea Txintxarri txiki abesbatza, Txintarri abesbatza eta Gozategi taldearen partaidetzarekin plazan.
21:30. Zahagiardoa plazan.
23:00. Ingo al deu? taldearekin dantzaldia plazan.

Ostirala, uztailak 17
09:00. Loatzo Musika Eskolako txarangak alaituriko diana.
09:00. Jubilatuek antolatutako mendi ibilaldia.
09:00. 3x3 Saskibaloi Txapelketa eskolako patioan. Alebin eta infantil mailak.
11:00. Jubilatuentzat hamaiketakoa.
12:30. Hortzmuga taldearen Libertia ikuskizuna herriko plazan.
14:30. Umeen bazkari herrikoia plazan. Ondoren, haurrentzako Play-Back saioa.
18:00. Herritarren arteko Toka Txapelketa plazan 12 eta 15 urte bitartekoentzat eta ondoren 16 urtetik gorakoentzat.
21:00. Zahagiardoa Larraitz auzoko plazan.
22:00. Dantzaldia Larraitz auzoko plazan Joxe Mendizabalen eskutik.
00:00. Enkore eta Skasti taldeen kontzertuak.

Larunbata, uztailak 18
09:00. Herriko txistularien eta trikitilarien Diana.
11:00-14:00. Haur parkea eskolako patioan.
12:00. Sagardo dastaketa, sardina eta txorizoarekin. Sagardotegiak: Eguzkitza, Sarasola, Isastegi, Aburuza eta Zabala.
12:00. Asier Unsain eta Irma Karrerarekin trikitixa plazan.
16:30-18:30. Haur parkea eskolako patioan.
18:30. Apar festa
18:00. Pilota partidak: Alegiako V. pilota txapelketako finalak. Nagusiak eta kadeteak binaka.
21:00. Zahagiardoa zubian.
22:30. Bertsolariak zineman: Jokin Uranga, Andoni Egaña, Jon Maia, Amets Arzallus eta Mikel Artola. Gai-jartzailea: Felix Irazustabarrena
00:00. DJ Imanol.

Igandean, uztailak 19
09:30. Kalejira berezia, lehengo eta oraingo herriko txistulariekin.
12:15. Balkoi eta lorategi ederrenaren sari banaketa.
12:30. Ordiziako Laguntasuna Rondallaren kontzertua plazan
18:00. Euskorleans Dixie Band taldearen emanaldia kaleetan zehar.
18:30. Herri kirolak Larraitz auzoko plazan. Harri-jasotzaileen X. Txintxarri Saria. Harria jasotzen, bi marka ahalegin: Aimar Irigoien  200 kiloko Paskualtsoro harriarekin, Goenatxo II.ak 2004ko abenduaren 21ean Azpeitian jarritako marka (9 jasoaldi, 5 minututan) gainditzeko saiakera. Idoia Etxeberria 157 kiloko harri errektangularra altxatzen saiatuko da.
Aizkolariak: Jon Irazu eta Eneko Saralegiren saioa.
19:30. Joselu Anaiak taldearekin dantzaldia plazan.
21:00. Zahagiardoa plazan.
23:00-01:30. Joselu Anaiak  taldearekin dantzaldia plazan.
00:00. Txintxarrien hotsarekin agurra egingo diete aurtengo jaiei.

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!