Atzo goizaldeko 02:40ak aldera jaso du deia Ertzaintzak. Alegiako jatetxe bateko terrazan istiluak eragiten ari zen gizonezkoa eta, agenteak identifikazio eske joandakoan, ez zien kasurik egin eta iseka egiten hasi zitzaien agenteei. Horren ondoren, ertzainetako bat jo zuen eta ondorioz atxilotua izan zen. Bere autoaren barnean sustantzia estupefazienteak zituen bi poltsatxo aurkitu zituzten.
Arratsalde partean aske utzi zuten, baina ondoren, berriro ere geratu zuen Ertzaintzak Leaburu parean. Sudurrean sustantzia zuriak zituela ikusirik, eta drogaren bat hartu zuelakoan, ertzainek froga egin nahi izan zuten. Gidariak, baina, ez zien utzi horrelakorik egiten.
Hori dela eta, errepideko segurtasunaren aurkako delituagatik inputatu zuten, eta bere autoa, Audi A4 bat, udaltzainek erretiratu zuten.
Atxilotuak 34 urte ditu eta aurrez beste 10 aldiz egotzi du Ertzaintzak.