Kamioi bat Oria ibaira erori da Alegian

Ataria 2015eko uztailaren 6a

Istripua Alegia Oria ibaia kamioia 9 1436207574986
Istripua Alegia Oria ibaia kamioia 10 1436207603873
 1 1436204294156
 2 1436204296991
 3 1436204299674
 4 1436204302057
 5 1436204304444
 6 1436204306800
 7 1436204309135
Istripua Alegia Oria ibaia kamioia 8 1436207545664
Istripua Alegia Oria ibaia kamioia 11 1436207631137
Istripua Alegia Oria ibaia kamioia 12 1436207659425
Istripua Alegia Oria ibaia kamioia 13 1436207687465

Alegia eta Amezketa arteko errepidean, istripua izan du kamioi batek, eta ondorioz, Oria ibaira jausi da. Erreskate zailaren ostean, lehen sorospenak istripuaren lekuan egin, eta ospitalera eraman dute gidaria, zaurien larritasuna zehaztera. Femurra hautsita duela azaldu dute.

GI-2133 errepidean gertatu da istripua, 18:45 aldera. Kamioia Altzoko harrobitik kargatuta zetorren, eta bihurgunea hartzerakoan Oria ibaira erori da. Gidaria kamioiaren kabinatik ateratzeko denbora luzez aritu dira lanean sorospen zerbitzuak. Kamioilaria, Altzoko harrobiaren ohiko garraiolaria, Donostian bizi da eta 54 urte ditu.
Irailean ere gisa bereko istripu bat gertatu zen leku berean. Istripu hartan kamioi batek auto bat eman zuen aurretik, eta ez zen zauritu larririk egon.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!