Bihar hasiko dira Alegiako bidegorria argiztatzen

Ataria 2015eko ekainaren 30a

Alegiatik Tolosa alderako lehen zatian, Erbeta kaleko etxeen parean hasi eta Amezketa aldera joateko saihesbide ingurura bitartean, gauzatuko dira lanak eta pare bat asteko iraupena izango dira.

Azaroan egin zen Aurrekontu Parte Hartzaileen prozesuan herritarrek egindako eskaeretako bat izan zen.

Pare bat asteko iraupena izatea aurreikusten da eta epe horretan bidegorriaren zati hori itxita egongo da. Ordezko bide modura, Alegialdetik doazenek Beloztegi auzora joateko bidea hartu beharko dute eta Bazurka industriagunean eskuinera hartuta izango dute berriz ere bidegorriarekin bat egiteko aukera trenbidearen azpitik pasata. Tolosa aldetik datozenek ordezko bide bera erabili beharko dute baina kontrako norantzan. Udalak ordezko bidea nondik den adierazten duten kartelak ipini ditu.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!