Felix Irazustabarrena eta Maria Karreraren lanak, festetako irudi

Ataria 2015eko ekainaren 3a

Alegiako Festa batzordeak antolatutako Logotipo eta Kartel Lehiaketa irabazi dituzte.

Hiru logotipo eta bost kartel aurkeztu ziren guztira lehiaketara, eta Jubilatuen tabernan ikusgai egon ostean, alegiarrek onenak aukeratu dituzte. 140 boto jaso dira guztira:

Kartela

Felix Irazustabarrenaren lanak irabazi du. Lehengo eta oraingo txistulariek festetan egiten duten kalejirako irudi bat da. 49 boto eskuratu ditu, eta honenbestez, festetako irudietako bat izatearekin batera, ehun euroko diru saria eta Eizmendi jatetxean bi lagunentzako afaria irabazi ditu.

Logotipoa

Logotiporik onenaren saria, berriz, Maria Karrerak irabazi du, 88 boto eskuratuta. Berak ere sari berdina jasoko du.

Kontrazala

Horrez gain, aurten ere eskolako ikasleen artean jaietako egitarauaren kontrazaleko marrazkia aukeratzeko lehiaketa ere abian jarri da. Constanza Contrerasen lana aukeratu dute horretarako.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!