Gaztetxoentzat udako ekintzetan izena emateko epea bihar bukatzen da

Ataria 2015eko maiatzaren 28a

Ludoteka eskainiko da alde batetik eta kirol ezberdinak egiteko aukera izango da bestetik uztailean zehar. Bestalde, udalak deialdia egin du begiraleak kontratatzeko.

Alegiako Udalak 2015eko udari begira hainbat ekintza antolatu ditu. Alde batetik uztailean zehar ludoteka eskainiko da eta bestetik, Uda Kanpaina ekimenaren barruan, Multikirola jarduera egin ahal izango da, eta piraguismoa ere eskainiko da. Kasu guztietarako izena emateko epea  maiatzaren 29an, ostirala, itxiko da. Ondoren ekintza bakoitzari buruzko informazioa:

Ludoteka

Nori zuzendua:  2003 eta 2010 artean jaiotako haurrei.

Txandak: 1. txanda: uztailaren 1etik 15era;  2. txanda: uztailaren 20etik 30era.

Ordutegia: 10:00etatik 13:00etara.

Prezioa: Txanda 1, 40 euro;  2 txanda, 70 euro.

 

Uda kanpaina 2015

a) Multikirola

Arrauna, hockey, patinajea, judo, irteerak… 2006a baino lehen jaiotako haur eta gazteei zuzendua. Ekainak 29tik uztailak 10era izango da, 10:00etatik 13:00etara. Ordutegia ekintzaren arabera alda daiteke. Prezioa: 45 euro (irteeretan trenerako behar den dirua preziotik kanpo).

b) Piraguismoa

2006a baino lehen jaiotako haur eta gazteei zuzendua, uztailaren 20tik 25era. Goizez izango da (osatzen diren taldeen arabera) eta prezioa 25 eurotakoa.

Izen ematea maiatzaren 29ra arte, Inaxio Begiristain Kultur eta Kirol Etxean (10:00etatik 13:00era eta 19:00eatik 21:00etara). Plaza mugatuak daude eta izen ematearen arabera egokituko dira.

Begiraleak kontratatzeko deialdia

Alegiako Udalak 2015eko udan eskainiko duen ludoteka zerbitzurako begiraleak kontratatzeko deialdia zabaldu du. Hautagaientzat ezinbestekoa da euskaraz jakitea eta hautaketa egiterakoan ondoko irizpideak izango dira kontuan:

-Begirale titulua izatea: 5 puntu (Eusko Jaurlaritzak homologatutako eskolak 5 puntu; beste eskolak 3 puntu)

-Zuzendari titulua izatea: 2 puntu.

-Lan esperientzia: 5 puntu (udaleku itxi eta irekietan hamabostaldi bakoitza 0,5 puntu).

-Alegiako kultur edo kirol talderen bateko partaide izatea: 5 puntu.

Kurrikulumak aurkezteko azken eguna maiatzaren 29a, ostirala, izango da eta Inaxio Begiristain Kultur eta Kirol Etxera eraman beharko da. Informazio gehiago nahi duenak 943 65 46 98 telefono zenbakira deitu edo kultura@alegia.net idatzi dezake.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!