Kezka, zikinkeriagatik

Ataria 2015eko apirilaren 27a

Alegiako Udala kezkatuta azaldu da azken asteotan Langaurreko atsedenlekuan agertu den zikinkeria dela eta.

Prentsa ohar bidez azaldu duenez, erabilitako plastikozko platerak, botilak, latak eta bestelakoak agertu dira lurrean botata, argazkian ikus daitekeen modura. "Jendeak normalean erabilera egokia eman izan dio atsedenlekuari, bertan erabilitakoa jasoz eta gertakari horrek harridura sortu dio Udalari".

Hori dela eta, herritarrei eta atsedenlekuko erabiltzaileei dei egin die Udalak, "jokaera desegokiren bat ikusiko balute, Udalari jakinarazteko" esanez. Udalak ere "bere esku dagoen guztia" egingo duela gaineratu du, "irudi hori berriz errepikatu ez dadin".

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!