Eguraldiari aurre egin zion Azoka Ekologikoak

Ataria 2015eko apirilaren 27a

Aurreikusitako guztia egin ahal izan zuten, nahiz eta eguraldiak asko lagundu ez zuen. Hala ere, jende ugari pasa zen, eta antolatzaileak "gustura" geratu dira.

Eguraldi iragarpena ona ez zela ikusita, pilotalekura mugitzekotan izan baziren ere, azkenean Baratze Parkeen ondoan egin zuten II. Azoka Ekologikoa. Eguraldi txarrak jende gutxi erakarriko zuenaren beldur baziren ere, azkenean "gustura" geratu ziren antolatzaileak: "Uste genuen euriarengatik jende gutxiago etorriko zela, baina azkenean animatu da jendea. Gainera, aurreikusitako tailerrak egin ziren eta postu guztiak izan ziren bertan" esan du Garikoitz Zubillagak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!