Gipuzkoako bertsolari txapelketarako prestaketa saioa, gaur, Alegian

Imanol Garcia Landa 2015eko apirilaren 23a

Alegiako zine aretoan egingo da 21:30ean. Iñigo Goroztarzu, Adur Gorostidi, Mikel Artola, Imanol Irazustabarrena, Haritz Mujika eta Unai Mendizabal izango dira

Txapelketarako entrenamendu gisa, saio serio eta luzea egingo dute. Baina ez da bakarra izango: ostiralean ere, Gaztetxean kasu honetan, saio "informalago eta barregarriago" bat egongo da. Txomin Azpiroz, Beñat Iguaran, Oihana Iguaran, Imanol Irazustabarrena, Haritz Mujika eta Unai Mendizabal izango dira ostiraleko saio horretan. Ondoren, gainera, erromeria izango da Ezten Giro taldearen eskutik.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!