2015/04/15 19:45
Alegiako jaiak iristeko hiru hilabete geratzen diren honetan, festa batzordeak jai horien antolaketa lanetan jarraitzen du. Egitaraua osatuko duten ekitaldiak lotze aldera, batzordeak bilera berri bat egingo du, 19:45ean kultur etxean. Bertan, aurreko bileran egindako proposamenak eta jasotzen diren berriak aztertuko dira. Bilera horiek edonorentzat irekiak izaten dira eta jaietarako proposamen edo ideiaren bat duen edonork badaki non eman dezakeen bere asmoen berri.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?