Amezketa errekan izandako isurketa aztertzen ari da Aldundia

Imanol Garcia Landa 2015eko martxoaren 16a

Amezketa erreka zurituta, Oria ibaiarekin elkartzen Alegian.

Amezketa erreka goizean zuri kolorez azaldu da, Alegian Oria ibaiarekin bateratu denean irudian erakusten denez. Gipuzkoako Foru Aldundiatik aztertzen ari dira nondik datorren isurketa. Oraingoz ez dute ikusi ibaiaren faunan kalterik eragin duenik, baina oraindik denbora gehiago pasa behar dela hori zehazteko azaldu dute Aldundiatik.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!