Langaurre Eguna antolatzeko parte hartzeko deialdia egin du kultura batzordeak

Imanol Garcia Landa 2015eko martxoaren 4a

Aurreko uztailean Langaurre auzolanean garbitu zuten. I. TERRADILLOS

Guztira 60 pertsona behar direla azaldu dute kultura batzordetik, eta ez bada kopuru hori lortzen, bertan behera geratuko da festa. Izena emateko epea martxoaren 10ean bukatzen da.

Alegiako Udaleko kultura batzordeak Langaurre Eguna antolatzeko asmoa du. Maiatzaren 31rako aurreikusi dute festa egun hori baina aurretik zabaldu zuten oharrean zioten moduan, antolaketarako eta lanerako behar beste jendek izena ematen ez badu, bertan behera geratuko da. Gutxienez 60 lagunek izena ematea eskatzen du kultura batzordeak eta egunean bertan egin beharreko lanetan esku bat botatzeko eskatzen du herritarren laguntza.

Kultura batzordetik zehaztu dutenez, «inoiz baino gehiago, herritarren esku dago jai hori ospatzeko aukera. Jende kopuru hori lortuta denerako astia izango da, bai lanerako eta baita festaz gozatzeko ere».

Izena eman nahi dutenek zabalik dute horretarako aukera eta modu ezberdinetara eman dezakete. Alde batetik, kultur etxera joan eta bertan eman daiteke, kultur etxera telefonoz deitu daiteke 943 65 46 98 zenbakira eta kultura@alegia.net helbidean ere eman daiteke izena. Bestalde, Erretirodunen eta Iskiña tabernetan ere egongo dira izena emateko zerrendak. Modu batera edo bestera egin, martxoaren 10a, asteartea, izango da izena emateko azken eguna.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!