Auzo konposta egiteko guneak jarri nahi ditu udalak

Imanol Garcia Landa 2015eko martxoaren 2a

Interesa dutenek martxoaren 20a izango dute izena emateko azken eguna eta udaletxean zein posta elektronikoz eman ahalko dute.

Alegiako Udalak auzo konposta egiteko guneak martxan jarri nahi ditu herrian sortutako hondakin kopurua gutxitu eta janari hondarrak birziklatzeko helburuarekin. Auzo konposta bizilagun ezberdinen artean konposta egitean datza. Horretarako etxean sorturiko hondakin organikoa (janari-hondarra) udalak prestaturiko etxola moduko guneetan botatzen da eta urrats erraz batzuk jarraituz konpostean bilakatzen da. Etxola hauek eguneko 24 orduetan eta asteko 7 egunetan erabil daitezke.

Guneak prestatu aurretik parte hartzeko interesa duten familiak zeintzuk diren jakin nahi du udalak, horrela, guneen kopurua eta kokalekua benetako beharretara egokitu ahalko direlako. Interesa dutenek, izena emateko epea zabalik dute eta martxoaren 20a izango azken eguna. Horretarako udaletxera joan edo ugalde@tolosaldea.net helbidera mezu bat bidali beharko da ondoko datuak jarriz: izen abizenak, nortasun agiriaren zenbakia, helbidea, telefonoa eta helbide elektronikoa.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!