Hamar bikote Tolosaldetik Euskal Herriko txapelketako finalera

Ataria 2015eko otsailaren 21a

Gipuzkoako Euskal Herriko Mus Txapelketako finala jokatu da, Alegiako kultur etxean. Martxoaren 7an izango da finala Lekeition eta Tolosaldeko hamar bikote joango dira finala jokatzera.

Goizean goizetik alegiarrek fin-fin prestatu dute guztia, muslariak etortzerako dena prest egon zedin. Gipuzkoa osotik etorritako 121 bikotek parte hartu dute Alegiako kanporaketan. Horietatik 26 izan dira eskualdekoak, eta hauek izan dira Lekeitioko finalerako sailkatu direnak:

1. Albiztur: Jesus Mari Etxeberria - Isidro Condado

2. Altzo: Iñaki Murua - Haritz Artetxe

3. Amasa-Villabona: Joxe Mari Urbieta - Ibai Urbieta

4. Ugarte: Inaxio Amundarain - Jose Manuel Garaialde

5. Anoeta: Agustin Rekalde - Gorka Ayestaran

6-7. Ibarra: Eneko Martija - Axier Mujika eta Iñigo Salinas - Iban Gontxa

8. Orendain: Gorka eta Andoni Egia

9. Zizurkil: Aitor San Sebastian - Asier Saralegi

10. Lizartza: Angel Santos - Andoni Ruiz

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!