Iñaki Artola lehen mailako binakako txapelketan izango da

Mikel Iraola 2014ko abenduaren 16a

Zurrumurruak egi bilakatu dira eta alegiarrak lehen aldiz jokatuko du lehen mailako txapelketa batean. Jon Ander Albisurekin osatuko du bikotea. Jokin Altuna, berriz, askok kinieletan sartu arren, ez da izango.

Ostiral honetan egingo du debuta Atano III.a pilotalekuan, 22:00etatik aurrera. Bengoetxea eta Aretxabaleta izango dituzte aurkari.

Gainontzeko bikoteak hauek izango dira:

Asegarce:

Olaizola II - Beroiz
Bengoetxea VI - Aretxabaleta
Berasaluze II - Zubieta

Aspe:

Mtnez. de Irujo - Barriola
Ezkurdia - Zabaleta
Retegi Bi - Rezusta
Xala - Merino II

Finalaurrekoen ligaxka martxoaren 29a eta apirilaren 12a bitartean jokatuko da, eta finala, berriz, apirilaren 26an.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!