Udalak eta Saretuzz sare sozialak lankidetza hitzarmena sinatu dute

Imanol Garcia Landa 2014ko abe. 2a, 11:56

Sei hilabeterako izango da lankidetza; herria hobetzeko helburuarekin herritarrek udaletxera joan gabe ekarpenak egin eta eztabaidatzeko aukera izango dute besteak beste sare sozial horretan.

Lankidetza hitzarmenaren bitartez, herritar orok, Alegiako Udalari ekarpenak zuzenean egiteko aukera izango du ordenagailu edo bestelako gailu mugikorren bidez. Saretuzz plataformaren bitartez, herritarrek dituzten kexa, iradokizun eta proposamenen berri helarazi ahal izango dute udalera zuzenean.

Shareweb enpresak garatu duen Saretuzz sare soziala herritarren partaidetza sustatzeko tresna da. Herritarren eta udalen arteko zubia eta ekarpenak egin, adostasuna eman, iruzkinak egin edo eztabaidatzeko aukera ere badago. Modu honetan, "Alegiako herritarren parte hartzea sustatzea espero da eta ekarpenen bidez herritarren arteko interakzioa sortzea, herri hobe bat egiteko asmoarekin", azaldu dute udaletik.

Herritarrek oso modu errazean egin ahal izango dituzte ekarpenak: http://saretuzz.com plataforman sartzen denak, modu anonimoan edo izena emanik, mapa batean modu zehatzean kokatu ahal izango du ekarpenaren gunea eta formulario bat beteaz, beronen xehetasunen berri emango du, argazki bat jartzeko aukera ere badelarik. Mapan kokatu ez daitezkeen ekarpenak adierazteko ere aukera izango da, kultur, kirola, gazteria,... ekarpenak adibidez.

Parte hartzea errazteko helburuarekin ere, herritarron eskura 627 180 571 telefono zenbakia jarri da, udalari edozein galdera, proposamen, kexa... egiteko SMS bidez.

Saretuzz plataforman eta lehen aipaturiko zenbakian jasotzen diren ekarpenak, udalak kudeatuko ditu eta ekarpenak egiten dituztenei SMS bidez erantzun bat emango zaie. Alegiako Udalak parte hartze prozesu hauetaz gain, herritarra Alegiarekin zerikusia duten albiste, ekitaldi, bando... mugikorrean SMS formatuan jasotzeko doako zerbitzua ere luzatzen du.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!