2014/11/30 10:00
Mendi Asanbladaren urteko azken irteera eta babarrun jana.
IBILALDIA:
Irteera Langaurre aldera izango da. Buelta txikia nahi dutenak Langaurrera alde batetik igo, han egon eta gero beste aldetik jeitsiko dira. Ibilaldi handiagoa nahi dutenak Marea aldera edo Intxurrera joango dira.
Irteera ordua: 10:00etan
Irteera lekua: Tonto kale.
BAZKARIA:
Lekua: Intxurre elkartean
Ordua: 14:00etan
Izen ematea: ohiko lekuetan jarrita daude izen emate paperak.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?